6/6/07

Integraziorako musika iharduerak

Hona hemen aurten, 3. mailako musikako klaseetan, landu dugun unitate didakto baten iharduera batzuk. Unitatea etorkinen integrazioarekin lotura zuzen dauka, Orozkoko eskola bateko haur etorkinak integratzeko eta bertakoak kultura ezagutarazteko egin dugu.

BRASIL ETA SAHARAKO ENTZUNALDIAK
Brasileko entzunaldiak jarriko ditugu hasiera batean (boleroak eta lambada) eta umeek dantzatuko dute mugimendu libreekin, hau da, gorputz adierazpena landuko dute. Gero Saharako beste entzunaldi batzuk jarriko ditugu eta haurrei abesti hauek kantatzeko aukera eskainiko dizkiegu lortutako fitxa batzuei jarraituz. Era berean aurrekoan bezala mugimendu librea landuko dute.
Azkenengoz kontzeptu edo musika desberdinak barneratu dituzten ziurtatzeko berriro ere hasierako entzunaldia jarriko dugu, galdetuz nongoa den gogoratzen duten.

EUSKAL HERRIKO DANTZA ETA ABESTIA:
Jarduera honetan Euskal Herriko folklorea landuko dugu Txulalai dantza irakatziz. Honetarako irakasleak haurrak borobilean bildu eta bere hasiko da dantzan adibide gisa.
Nola dantzatzen da?
Denak korroan jartzen dira eta musika hasten denean saltoka hasten dira korruaren alde batera eta bestera mugituz. Ondoren gelditu eta eskumako hanka aurreratzen dute borobil erdira, musika erreimoa aldatzen denean ipurdika hasten dira alde batera eta bestera. Pausu hauek errepikatu egiten dira abestian zehar. Gainera dantza hau jaialdian aurkeztuko dutenez egunero entzaiatuko dugu klase bakoitzeko azkeneko 10 minutuak.
Honekin batera euskal abesti bat irakatziko diegu “Ikusi mendizaleak”

Egoeraren diagnostikoa



Ikasle etorkinen bilakaera.

Datu hauek Eusko Jaurlaritzako web orrialdetik hartuta daude. Informazio hau 2003.an publikatuta dago, horrek esan nahi datu zaharrak direla eguneratu gabekoak. Baina gaur egungo egoerari buruz ideia orokor bat egiteko balio izango digu.

EAE ko biztanle etorkinen eskolatuak ugalduz joan dira azken urteotan. 2001 ikasturtean, guztira %40,3 gehitu ziren ikasle etorkinak; 2001-2002an,%40,2, eta 2002-2003an, %43,82 aurreko urtekoan aldean. Eta gainara, kontutan izan behar da ehuneko horiek etengabe aldatuz doazela, egunetik egunera gero eta ikasle etorkin gehiago ari dira sartzen gure hezkuntza sisteman.

2003an ikasturtean , aurrekoarekin konparatuta hona emen zenbat ikasle gehiago egon ziren: Lanbide Heziketan %88,10, Haur Hezkuntzan %60,74, Lehen Hezkuntzan %41,67, DBHn 34,52, eta Batxilergoan %27,05.

Datu hauek ikusita hazkundea gorantz joango da datozen urteetan, portzentai hauek baino handiagoak lortuz. 2007 gaudela kontutan hartuz baieztapen hau zihurtatzeko gai gara. Igoera izugarria dela esan dezakegu eta kontutan hartzekoa.

Ikasleen egoera eta banaketa.

Lurraldeka eta eskola sareka ere desberdin banatzen dira ikasle etorkinak. EAEko ikasle etorkinen erdia baino gehiago (% 51) Bizkaian eskolatzen da, %27 Gipuzkoan eta Araban %22.Sare publikoak ikasle etorkinen %75 eskolatzen du (guztizko kopuruaren bi heren). Lurraldeka begiratzen badugu, Araban dago desorekarik handiena: %83 sare publikoan eta %17 itunpekoan. Bizkaian desoreka hori txikiagoa da: %78 sare publikoan, eta %22 itunpekoan; eta Gipuzkuan, berraz, oreko handiagoa dago: %64,5 sare publikoan, eta %35,5 itunpekoan.

Inmigrazioa eta arrazekeria

Inmigrazioak jasan behar duen arazoen artean arrazekeria da garrantzitsuenetarikoa, gaur egungo arrazekeria hedatuena, kulturen arteko diferentzian oinarritzen delarik. "Arrazekeria Postmodernoa" deritzoguna (Racismo: No gracias. Ni moderno ni postmoderno. Flecha R. Gomez. 1995), ez du bere arrazaren nagusitasunean sinisten baizik eta bere kulturaren nagusitasunean, arrazekeriaren kontrakotzat emoten du bere burua baina aldi berean inmigrazioaren kontrako jarrerak hartzen ditu euren etniak edo kulturak gurearekiko gutxiago direlakoan.
Arrazekeria eragozteko eskoletan, giro interkulturala, Curriculum interkulturala eta berdintasunean lana errazten duen metodologia bideratu behar ditu. Eskolako organizazioa egoera integratzaileak bultzatu behar ditu eta ikasle guztien eskubideak eta eginbeharrak argitzen dituzten neurriak artu.
Kultura ezberdintsunak tratu txarrak sor ditzake ikasleen artean (bullying), baina kasu hauei aurre egiteko, ezarritako protokoloa normala baliogarria izan daiteke. Irakasleek berehala artu behar dute parte, ez dira umeen jolasak modulez onartu behar eta are gutxiago umeen eskuetan irtenbidea utzi.

Eskolako erronkak inmigrazioaren aurrean

Bizi garen kultura aniztasun honetan, eskolak aurre egin behar duen erronka nagusiena, "eskola guettoa"-ak ekiditzea da. Honetarako, familien aukerak errespetatu behar dira eta aldi berean ikasle lokalak mantentzen saiatu.
Eskola hizkuntza edo hizkuntzak garrantzi handia dute integrazio prozesuan, beraz eskolak, ikasleen mailara aproposak diren metodologiak habian jarri behar ditu, honekin batera, egitasmoak eta ebaluaketak epe luzera eginez.
Bestaldetik, kurtsoan zehar berandu hasten diren ikasleei erantzuna eman behar zaie, hau lortzeko ezinbetsekoa da malgutasunarekin jokatzea, indibidualki aztertutako formakuntza plana ezarriz, beti ere segregazioa sortu gabe. Alde honetan, izugarri lagungarri litzateke beste hezkuntza serbitzuekin batera egitasmo bateratuak garatzea.
Bukatzeko, curriculum interkultural bat habian jartzea eta honekin batera bestelako neurriak hartzea:
- Harrera egiteko egitasmoak martxan jarri, familiei informazioa emonez eta partea hartzea bultzatuz.
- Gatazken aurrean elkarrizketako jarrera hartu.
- ...

Inmigrazioa eta hizkuntza

Inmigrazioaren lehengo joera, A ereduan matrikulatzearena da hain zuzen ere, baina apurka apurka aldatzen ari da, euskarari gero eta garrantzi handiago emoten dietelarik. Hala eta guztiz ere, integrazio maila hobetzeko, euskeraz eta erderaz hezita izatea komenigarria izan leike, beti ere ikaslearen adina eta ingurua kontuan harturik. Hizkuntza berri bat ikastea prozesu luzea da, beraz edozein motatako diskriminazio edo baztertze neurriak ekiditu behar dira hizkuntz arazoak direla eta.
Dena dela, hizkuntza berriak ikasteari buruzko okerreko ideia bat argitu behar da, umeek ez dute beste adineko pertsonak baino erreztasun gehiago hizkuntzak ikasteko, idea hau oso hedatua dago baina gaur egun jakin badakigu umeek komunikatzeko behar izan handiago dutela baina nerabeak eta gazteak dira arinago ikasten dutenak (Myths and Misconceptions about Second Language Learning. Mclaughin, B. 1992). Bestaldetik, eskolako hizkuntza ez da ama hizkuntza bezala ikasten, argi dago eskolan ez direla emoten etxean dituzten baldintzak berdinak baina emaitza onak lortu daitezke programa egokia jarraitu ezkero. Hizkuntza ikasteko bost eta bederatzi urteko epea behar izaten da, emaitza berdinak lortu dezake umea bat, edo adin gehiagoko pertsona bat (ahozkeran izan daiteke ezberdintasuna nabarmena).
Hizkuntza lantzen hasteko gomendio batzuk:
- Hitz egiteko behar izana bultzatzea.
- Gelan giro atsegina lortu.
- Hizkuntza eta aftektibitatea lotu.
- Ikasleak ulertzen saitzea egiazko komunikazioa lortzeko.
- Hizkuntza, arlo eta ekintza ezberdinetan lantzea.
- komunikazioa hobetzeko, galdera egokiak egin eta erantzun egokiak emon.
- Ahozkoa bultzatzearren, ez dutugu zuzenketekin ikasleak nekatu behar.
- ...

Etorkinen ama hizkuntzarekiko jarrerari buruz, egindako hainbat ikasketek, bere erabilera bultzatzea (ahozkoan batez ere) era bat positiboa dela esaten dute, Ama hizkuntza, beste hizkuntza batzuk ikasteko bidea bait da.
Bukatzeko, hizkuntz errefortzua behar izatekotan, kontuan izan behar dugu, ikaslean lortu nahi dugun maila, komunikazio pertsonalerako oinarrizko estrategiak edo, bigarren maila batean, hizkuntz akademikoa. Lehengo helbururako oso lagungarriak dira erlazio pertsonalak eta bigarrenerako hizkuntz errefortzua behar beharrezkoa da. Honen luzapena faktore askoren menpean dago (ama hizkuntza, familia, ...), orokorrean onartua dago 4-7 urteko epean hizkuntz akademikoa lortu daitekela, baina ez du esan nahi epe hori osoan zehar hizkuntz errefortzua behar den.

15/5/07

Gomendioa inmigrazioa ulertzeko

Inmigrazioa hobeto ulertzeko, etorkinek euren herrialdetan jasatzen dituzten beharrizanak, gozea, bortizkeria, gaizotasunak, bortxaketak etab ulertzea beharrezkoa deritzot. Adibide askoren tartean, Kolonbian, Bolibian, Ugandan eta Kongoko Errepublika Demokratikoan gertatzen dena, oso ondo adierazita dago "Invisibles" filman. Filma hau bost istorioz osaturiko dokumental bat da, Win wenders, Isabel Coixet, Fernando Leon De Aranoa, Mario Barroso eta Javier Corcuerak zuzenduak. Ikustezinak, ahaztutako bost krisialdien biktimak dira: Chagaseko gaizotasuna, loaren geizotasuna, Ugandako haur soldaduak, Kongoko hiritarrei bortxaketak eta Colonbiako nekazari kanporatuak. Nahiz eta, etortzen diren inmigrante guztiak halako arazo larririk jasan ez duten, bere bizitza hobetzeko asmoaz euren familia, lurraldea... usten dute.
Invisibles filmea Javier Bardenek ekoiztutakoa da eta Medicos Sin Froteras-en (MSF) 20. urteurrena ospatzeko egin zen.

7/5/07

Sarrera

Gaur egun, mendebaldeko gizartean, kultur aniztasuna egotea planteatzen dituen arazo ugarieri aurre egitea erronka konplexua bezain ezinbestekoa da, arazo horiei epe ertain eta luzera irtenbidea ematearen baitan errealitate horien etorkizuna egongo baita. Erronka horri aurre egiteko ingurune pribilegiatuetako bat hezkuntza arautua edo formalaren ingurunea da, aldaketarako potentzialtasunak indar handia bait dauka.
Eskolaren garapena baldintzatzen duten lege, arautegi eta interesen gainetik, eguneroko aukera ematen du eskolak- beste arazo bat da hezitzaileak aukera horretaz baliatu hahi duten, baliatzea daukaten edo baliatzen dakiten- ikaskuntza sortzeko, baloreak eskaintzeko eta etorkizuna eraikitzeko beharrezkoa izango den gizarte eta kultura aldaketan eragina daukaten jarrerak sustatzeko.