Mostrando entradas con la etiqueta Kultura aniztasuna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Kultura aniztasuna. Mostrar todas las entradas

8/6/07

Mungiako BHI-ko proiektua

Mungiako BHI-n aurrera eramandako proiektu baten berri eman nahi dizuet. Kultura eta hizkuntza aniztasun dakarkigun erronkari aurre egiteko planteamendua da, hezkuntza aldaketa aldarrikatu eta arrazakeria eta gizarte bazterketa gainditzea ditu helburutzat. Institutu honek eskualdeko institutu publiko bakarra da, heHeziketa eskaintza zabala du: DBH, DBHO, zikloak, SAT eta garraioa eta jantokia ere baditu. 800 ikasle inguru daude eta 101 irakasle. "Etorkinen integrazioa gelan, Mungiako Bigarren Hezkuntzako Institutua"-ko priektuaren egilea Luis MÂȘ Landaluze Zarandona da.

6/6/07

Inmigrazioa eta arrazekeria

Inmigrazioak jasan behar duen arazoen artean arrazekeria da garrantzitsuenetarikoa, gaur egungo arrazekeria hedatuena, kulturen arteko diferentzian oinarritzen delarik. "Arrazekeria Postmodernoa" deritzoguna (Racismo: No gracias. Ni moderno ni postmoderno. Flecha R. Gomez. 1995), ez du bere arrazaren nagusitasunean sinisten baizik eta bere kulturaren nagusitasunean, arrazekeriaren kontrakotzat emoten du bere burua baina aldi berean inmigrazioaren kontrako jarrerak hartzen ditu euren etniak edo kulturak gurearekiko gutxiago direlakoan.
Arrazekeria eragozteko eskoletan, giro interkulturala, Curriculum interkulturala eta berdintasunean lana errazten duen metodologia bideratu behar ditu. Eskolako organizazioa egoera integratzaileak bultzatu behar ditu eta ikasle guztien eskubideak eta eginbeharrak argitzen dituzten neurriak artu.
Kultura ezberdintsunak tratu txarrak sor ditzake ikasleen artean (bullying), baina kasu hauei aurre egiteko, ezarritako protokoloa normala baliogarria izan daiteke. Irakasleek berehala artu behar dute parte, ez dira umeen jolasak modulez onartu behar eta are gutxiago umeen eskuetan irtenbidea utzi.

Eskolako erronkak inmigrazioaren aurrean

Bizi garen kultura aniztasun honetan, eskolak aurre egin behar duen erronka nagusiena, "eskola guettoa"-ak ekiditzea da. Honetarako, familien aukerak errespetatu behar dira eta aldi berean ikasle lokalak mantentzen saiatu.
Eskola hizkuntza edo hizkuntzak garrantzi handia dute integrazio prozesuan, beraz eskolak, ikasleen mailara aproposak diren metodologiak habian jarri behar ditu, honekin batera, egitasmoak eta ebaluaketak epe luzera eginez.
Bestaldetik, kurtsoan zehar berandu hasten diren ikasleei erantzuna eman behar zaie, hau lortzeko ezinbetsekoa da malgutasunarekin jokatzea, indibidualki aztertutako formakuntza plana ezarriz, beti ere segregazioa sortu gabe. Alde honetan, izugarri lagungarri litzateke beste hezkuntza serbitzuekin batera egitasmo bateratuak garatzea.
Bukatzeko, curriculum interkultural bat habian jartzea eta honekin batera bestelako neurriak hartzea:
- Harrera egiteko egitasmoak martxan jarri, familiei informazioa emonez eta partea hartzea bultzatuz.
- Gatazken aurrean elkarrizketako jarrera hartu.
- ...