6/6/07

Inmigrazioa eta hizkuntza

Inmigrazioaren lehengo joera, A ereduan matrikulatzearena da hain zuzen ere, baina apurka apurka aldatzen ari da, euskarari gero eta garrantzi handiago emoten dietelarik. Hala eta guztiz ere, integrazio maila hobetzeko, euskeraz eta erderaz hezita izatea komenigarria izan leike, beti ere ikaslearen adina eta ingurua kontuan harturik. Hizkuntza berri bat ikastea prozesu luzea da, beraz edozein motatako diskriminazio edo baztertze neurriak ekiditu behar dira hizkuntz arazoak direla eta.
Dena dela, hizkuntza berriak ikasteari buruzko okerreko ideia bat argitu behar da, umeek ez dute beste adineko pertsonak baino erreztasun gehiago hizkuntzak ikasteko, idea hau oso hedatua dago baina gaur egun jakin badakigu umeek komunikatzeko behar izan handiago dutela baina nerabeak eta gazteak dira arinago ikasten dutenak (Myths and Misconceptions about Second Language Learning. Mclaughin, B. 1992). Bestaldetik, eskolako hizkuntza ez da ama hizkuntza bezala ikasten, argi dago eskolan ez direla emoten etxean dituzten baldintzak berdinak baina emaitza onak lortu daitezke programa egokia jarraitu ezkero. Hizkuntza ikasteko bost eta bederatzi urteko epea behar izaten da, emaitza berdinak lortu dezake umea bat, edo adin gehiagoko pertsona bat (ahozkeran izan daiteke ezberdintasuna nabarmena).
Hizkuntza lantzen hasteko gomendio batzuk:
- Hitz egiteko behar izana bultzatzea.
- Gelan giro atsegina lortu.
- Hizkuntza eta aftektibitatea lotu.
- Ikasleak ulertzen saitzea egiazko komunikazioa lortzeko.
- Hizkuntza, arlo eta ekintza ezberdinetan lantzea.
- komunikazioa hobetzeko, galdera egokiak egin eta erantzun egokiak emon.
- Ahozkoa bultzatzearren, ez dutugu zuzenketekin ikasleak nekatu behar.
- ...

Etorkinen ama hizkuntzarekiko jarrerari buruz, egindako hainbat ikasketek, bere erabilera bultzatzea (ahozkoan batez ere) era bat positiboa dela esaten dute, Ama hizkuntza, beste hizkuntza batzuk ikasteko bidea bait da.
Bukatzeko, hizkuntz errefortzua behar izatekotan, kontuan izan behar dugu, ikaslean lortu nahi dugun maila, komunikazio pertsonalerako oinarrizko estrategiak edo, bigarren maila batean, hizkuntz akademikoa. Lehengo helbururako oso lagungarriak dira erlazio pertsonalak eta bigarrenerako hizkuntz errefortzua behar beharrezkoa da. Honen luzapena faktore askoren menpean dago (ama hizkuntza, familia, ...), orokorrean onartua dago 4-7 urteko epean hizkuntz akademikoa lortu daitekela, baina ez du esan nahi epe hori osoan zehar hizkuntz errefortzua behar den.

No hay comentarios: